jueves, 27 de octubre de 2011

Josuneren bloga kuxkuxeatzen

Josuneren bloga kuxkuxeatzen aritu gara eta nahiko interesgarria iruditu zaigu gure lanean jarduteko eta honetan aurrera egiteko. Gainera nahiko galduta ibili garenez uste dugu honek laguntza handia emango digula dena dagoelako pausuz-pausu azalduta. Bertan honako atalak azaltzen dira:

-Zer da blog bat eta nola sortu.
-Zer sartu daitekeen bertan: tituluan, perfilean eta idazpenetan.
-Gadget-ak nola sortu: etiketa zerrenda, feed-ak eta link-ak.
-HTML-aren bitartez zer egin daitekeen azaltzen du. Adibidez: erlojua eta egutegia ipini; creative commons, delicious... nola egin.
-Web 2.0-ren inguruko errekurtsoak blogean sartzeko azalpena.
-Blogak irakaskuntzarako duten balioa zein den azaltzen da eta honen ezaugarriak, bloga erabiltzeko helburuekin batera.

miércoles, 26 de octubre de 2011

11 gauza, 11 galdera.

Gaur, betikolez, klase hasieran aurreko egunean landutakoaz hitz egin dugu. 
Hau da, bloggari buruz hitz egin dugu eta blogean sortutakoari buruz. Gainera, blogean sortutako orrialdeei buruz duda batzuk argitu ditugu. 
Esate baterako, zelan sortu bigarren orrialde batean sarrera berri bat. Gure kasuan, bigarren orrialde hori abestiak deitzen da eta abestietan sarrera berria jartzeko argibideak eman dizkigu irakasleak. 

Ondoren, beste ikaskide batzuei esker, blogean abesti bat eskegitzen ikasi dugu. Hau egiteko hiru pausu desberdin eman behar dira:

     - Lehenik eta behin, google-en "embed + abestia + mp3" jarri dugu.
                             embed + el niagara en bicicleta + mp3
     - Bigarrenez, honen linka kopiatu dugu.
     - Hirugarrenez eta azkenik, pegatu dugu gure bloggaren sarrera berri batean.
Pausu hauek jarraituz, azkenean gure bloggean abesti bat jartzea lortu dugu.


Honen ostean, klasean, feed-a egiten ikasi dugu eta honi esker "Berria" egunkariaren berriak gure bloggean agertzea lortu dugu. Gainera, gure bloggaren jarraitzaileak egitea lortu dugu. 
Hala ere, oraindik ez dakigu zelan egin jarraitzaile hauek blogaren sarrera orrialdean agertzeko.


Hurrengo klasean, espero dugu hau egiten ikastea eta feed-ena hobeto ulertzea.
 

miércoles, 19 de octubre de 2011

Delicious

Delicious-en kontua ireki dugu eta link batzuk gehitu ditugu bertan.
Hau baliagarria da, "click" batekin zuzenean aukeratutako orrialdera eramaten zaituelako.

Panoramio eta picasa erabiltzen

Hurrengo pausua: panoramio eta picasaren erabilera ikertzea.

-Panoramio google earth antzekoa da, lekuaren izena sartuz bertako argazkiak ateratzen dira.



-Picasa albumak sortzeko eta argazkiak igotzeko programa bat da, baina arazoak izan ditugu hau ikertzerako orduan ezin izan dugulako deskargatu.