miércoles, 26 de octubre de 2011

11 gauza, 11 galdera.

Gaur, betikolez, klase hasieran aurreko egunean landutakoaz hitz egin dugu. 
Hau da, bloggari buruz hitz egin dugu eta blogean sortutakoari buruz. Gainera, blogean sortutako orrialdeei buruz duda batzuk argitu ditugu. 
Esate baterako, zelan sortu bigarren orrialde batean sarrera berri bat. Gure kasuan, bigarren orrialde hori abestiak deitzen da eta abestietan sarrera berria jartzeko argibideak eman dizkigu irakasleak. 

Ondoren, beste ikaskide batzuei esker, blogean abesti bat eskegitzen ikasi dugu. Hau egiteko hiru pausu desberdin eman behar dira:

     - Lehenik eta behin, google-en "embed + abestia + mp3" jarri dugu.
                             embed + el niagara en bicicleta + mp3
     - Bigarrenez, honen linka kopiatu dugu.
     - Hirugarrenez eta azkenik, pegatu dugu gure bloggaren sarrera berri batean.
Pausu hauek jarraituz, azkenean gure bloggean abesti bat jartzea lortu dugu.


Honen ostean, klasean, feed-a egiten ikasi dugu eta honi esker "Berria" egunkariaren berriak gure bloggean agertzea lortu dugu. Gainera, gure bloggaren jarraitzaileak egitea lortu dugu. 
Hala ere, oraindik ez dakigu zelan egin jarraitzaile hauek blogaren sarrera orrialdean agertzeko.


Hurrengo klasean, espero dugu hau egiten ikastea eta feed-ena hobeto ulertzea.
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario