miércoles, 30 de noviembre de 2011

amaiera heltzear dago.....

Gaurko klasea aurkezpenak egiteko erabili dugu. Aurreko asteetan zehar, taldeka prestatutako eta landutako power point, movie maker, paint eta word-en inguruko informazioa gainontzeko klasekideekin konpartitu dugu.

MOVIE MAKER

Lehenengo taldeak movie maker-en aurkezpena egin dute. Programa hau pixka bat azaldu digute eta gero ipuin bat kontatu digute adibide gisa.

PAINT, GOOGLE DOCS ETA WORD

Bigarren taldeak, paint, word eta google docs-eri ekin diote. Beraien azalpena egiteko, jarduera dinamikoa erabili dute gure partaidetza bultzatuz. Ordenagailuetan arakatuz, beraiek konkurtsoan proposatutakoak lortu behar izan ditugu. Honela, gure taldea gomets gehien lortu duen taldea izanik.

POWER POINT, PRIZE ETA GLOGSTER

Hau gure aurkezpena izan da, power point. Aurretik esan bezala, ipuin bat egin dugu haurrentzat animazioarekin eta gainerakoei azaldu diegu nola egin dugun. Gure beste taldekideek ezagutzen ez genituen bi programa azaldu dituzte, prize eta glogster. Prize, power point antzekoa da, aurkezpenak egiteko beste era bat. Glogster-a berriz kartelak egiteko erabiltzen da. Gure ustez azken honek haur hezkuntzan ez du horrenbesteko erabilerarik, nahiko zaila iruditzen zaigulako haurrentzat.

miércoles, 23 de noviembre de 2011

Lana jarraituz...

Lehenik eta behin, ordenagailuak piztu aurretik, taldekide guztiak bildu gara Alaitzen azalpenak entzuteko. Berak lanean egin behar dugunaren nondik norakoak berriro aipatu dizkigu eta lana errazteko web batzuk luzatu dizkigu.

Gero bakoitza bere taldean jarri da eta webgune horiek arakatu ondoren gure aurkezpenerako power pointa egiten hasi gara. Ipuin bat egitea aukeratu dugu umeekin egiteko jarduera moduan, "Txanogorritxu" hain zuzen ere,eta aurretik power pointaren erabileraren azalpenean esan beharreko nozioen zerrenda egitea pentsatu dugu.


Gure lanean soinu edo abesti bat jarriko dugu eta hemen ez dugunez programarik musika bajatzeko taldekide bat arduratu da hori egiteko, eta hurrengo egunerako dena prest izango dugu azalpen egoki bat emateko.

miércoles, 9 de noviembre de 2011

Power Point-a arakatzen

Aurreko egunean, esan bezala, hiru taldetan banatu ginen hiru programa ezberdin ikertzeko. Guri beste lau talderekin batera power pointa arakatzea tokatu zitzaigun, eta horretan aritu gara.
Lehenengo Alaitzen blogean sartu gara eta bertatik berak jarritako linkean klikatu dugu. Honek Power Point ezberdinak ikusteko orrialde batera eraman gaitu.
Gero, taldeka jarri, eta guztion artean Power Point-a deskubritzen hasi gara.Bakoitzak gauza desberdinak genezkien egiten, honela, guztiok guztiongatik ikasi dugu.Gure jakintsak, besteei erakutsi eta irakatsi dizkiegu. Esan beharra daukagu,youtubeko tutorial bideoak ere erabilgarriak izan zaizkigula.
Power pointa erabiltzeko teknika berriak ikasita, lan egiteari ekin diogu. Izan ere, egin beharreko lan hau, gero klase guztiaren aurrean presentatu beharko dugulako. klaseko beste kideek ere ( beste programetan daudenei)guk ikasitako teknika guztiak ikas dezaten.

miércoles, 2 de noviembre de 2011

Taldean berriketan

Klasea hasi aurretik, ikaskideak eta irakaslea, borobilean bildu gara ikasgaiari buruz mintzatzeko.
Bertan, talde bakoitzak bere kexkak azaldu ditu, eta horri zein irtenbide eman ahal zaion proposatu dugu. Gainera blogaz aparte beste programa batzuk aipatu ditugu:

-Movie maker


-Power point


-IT txartela


Hauek trasteatu egingo ditugu  datorren asterako 3 taldetan banatuz. Datorren asteko klasean ikertutatakoa gainerako kideei azalduko diegu programa hauek errazago erabiltzeko asmotan.