miércoles, 30 de noviembre de 2011

amaiera heltzear dago.....

Gaurko klasea aurkezpenak egiteko erabili dugu. Aurreko asteetan zehar, taldeka prestatutako eta landutako power point, movie maker, paint eta word-en inguruko informazioa gainontzeko klasekideekin konpartitu dugu.

MOVIE MAKER

Lehenengo taldeak movie maker-en aurkezpena egin dute. Programa hau pixka bat azaldu digute eta gero ipuin bat kontatu digute adibide gisa.

PAINT, GOOGLE DOCS ETA WORD

Bigarren taldeak, paint, word eta google docs-eri ekin diote. Beraien azalpena egiteko, jarduera dinamikoa erabili dute gure partaidetza bultzatuz. Ordenagailuetan arakatuz, beraiek konkurtsoan proposatutakoak lortu behar izan ditugu. Honela, gure taldea gomets gehien lortu duen taldea izanik.

POWER POINT, PRIZE ETA GLOGSTER

Hau gure aurkezpena izan da, power point. Aurretik esan bezala, ipuin bat egin dugu haurrentzat animazioarekin eta gainerakoei azaldu diegu nola egin dugun. Gure beste taldekideek ezagutzen ez genituen bi programa azaldu dituzte, prize eta glogster. Prize, power point antzekoa da, aurkezpenak egiteko beste era bat. Glogster-a berriz kartelak egiteko erabiltzen da. Gure ustez azken honek haur hezkuntzan ez du horrenbesteko erabilerarik, nahiko zaila iruditzen zaigulako haurrentzat.

No hay comentarios:

Publicar un comentario