miércoles, 23 de noviembre de 2011

Lana jarraituz...

Lehenik eta behin, ordenagailuak piztu aurretik, taldekide guztiak bildu gara Alaitzen azalpenak entzuteko. Berak lanean egin behar dugunaren nondik norakoak berriro aipatu dizkigu eta lana errazteko web batzuk luzatu dizkigu.

Gero bakoitza bere taldean jarri da eta webgune horiek arakatu ondoren gure aurkezpenerako power pointa egiten hasi gara. Ipuin bat egitea aukeratu dugu umeekin egiteko jarduera moduan, "Txanogorritxu" hain zuzen ere,eta aurretik power pointaren erabileraren azalpenean esan beharreko nozioen zerrenda egitea pentsatu dugu.


Gure lanean soinu edo abesti bat jarriko dugu eta hemen ez dugunez programarik musika bajatzeko taldekide bat arduratu da hori egiteko, eta hurrengo egunerako dena prest izango dugu azalpen egoki bat emateko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario